XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

2.1.- BALANTZE-ANALISIRAKO BALDINTZAK.

Hiru dira balantze-analisian gogoan eduki behar diren baldintzak.

Batetik, datuak ondo daudela ziur egon behar dugu.

Bestetik, gaur bizi dugun inflazioaldi honek datuak benetan ez dituela aldatu frogatuko dugu.

Azkenik, bateratuak eduki behar ditugu datuak, edo terminologia kontablean esaten denez, kontsolidatuak edukiko ditugu datuak iharduera desberdinetan ari bagara.

Lehenbiziko puntua ziurtatzeko, datuak ondo daudela ziurtatzeko alegia, kontabilitateak bere baitan dituen datuak berraztertu egiten ditu, inflazioaren erasoa konpentsatzeko, balantzeen birbalorazioa egiten da eta baita bere gaurkotzea ere; honela, benetako baliotan edukiko dugu gure balantzea.

Hirugarrenean, azkenik, balantzeak eta emaitzak kontzentratu, bateratu eta kontsolidatu egiten dira.

2.2.- KONTABILITATEEN IKUSKARITZA.

Kontabilitateen ikuskaritza, hiru zatitan bana daiteke: - Kontabilitateen berrazterketa: kontabilitate-liburuetan, balantzean eta emaitza-kontuetan dauden datuetan akatsik, iruzurrik, hutsunerik ez dagoela, eta datuak bikoizturik ez daudela frogatzean datza.

- Analisi kontablea: Enpresaren zuzendaritzari ematen zaion informazioa maximoa eta egokiena dela frogatzea da bere helburua.

Beraz, kontabilitatearen analisi teknikoa egingo du: kontabilitatea enpresan nola antolatuko den, eta kontabilitatea irakurtzeko oztoporik nagusienak zeintzuk diren.

Guzti hau, zuzendaritzak aurrera nolako ekintzak eraman behar diren jakin dezan egiten da.

- Kontuen zentsura.

Zentsoreak liburu eta agirietan aurkitu diren akatsak, berauen jatorriak eta egin diren zuzenketak azaltzen ditu.

Kontabilitatean ikuskaritzak autonomia eskatzen du berori aurrera eramaten duten pertsonentzat.

Autonomia hori da kontabilitatearen kalitate-kontrolerako baldintza.